Twitterreko euskaldun eraginkorrenak
Urtzi Urkizuk Twitterreko eraginkorren zerrenda argitaratu du gaurko Berrian, Twitalyzer-en azterketan oinarrituta munduko tuiterlari eraginkorrenak zein diren azalduz.
Kriterioa, retuitak kontatzea izan omen da. Zenbat eta retuit gehiago, orduan eta eraginkorragoa da bat. Afinatu liteke gehixeago kriterioa, nire ustez. Ez da berdina jarraitzaile asko dituen batek retuiteatua izan edo jarraitzaile gutxi dituen batek, adibidez. Baina, tira, utzi dezagun horrela.
Segituan pentsatu dut. Eta euskaldunotan eta euskarazko mezuak kontuan hartuta? Umap daukagunez...
Apirileko datuak hartu ditut kontuan. Guztira, ia 3000 retuit egon dira. Eta, 15 retuit edo gehiagorekin hauek:
- 116 @berria
- 52 @Sustatu
- 52 @euskalherrian
- 39 @argia
- 38 @garanet
- 38 @luistxo
- 33 @info7irratia
- 32 @boligorria
- 27 @zaldieroa
- 27 @17Korrika
- 26 @theklaneh
- 26 @zuzeu
- 26 @bildueh
- 25 @larbelaitz
- 19 @tropela
- 19 @zerdionk
- 19 @kalaportu
- 19 @EITBKultura
- 18 @robergutierrez
- 18 @jonabril
- 18 @euskaljakintza
- 18 @joxearanzabal
- 17 @exprai
- 17 @birasuegi
- 16 @asarasua
- 16 @koldocas
- 15 @teketen
- 15 @Karrikiri
- 15 @xletona
Sorpresarik?
Hortik beherako zerrenda, IEB2011rako utziko dugu.