Dantzan.com itxi dutela-eta

Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

Euskara eta Internet, gaur eta bihar, estrategiak... eta antzeko kezkekin hitzaldi bat baino gehiago egoten da han eta hemen. Nik ere hartu nuen parte aspalditxo mahainguru batean eta han bota nuen, dantzan.com adibide ona zela euskarazko Interneterako. 

Oinarrizko informazioa, zerbitzuak... beharrezko ditugu, noski, euskaraz eta Interneten (ere); sare sozialetan ere aritu behar dugu euskaraz. Baina hortik gora, gai konkretu batzutan euskara hizkuntza garrantzitsuena izatea inportantea dela uste dut, beste hizkuntzen 'gainetik' egotea. Hegemonikoa esaten diote batzuk. Eta uste dut dantzarena adibide ona dela (edo zela): Interneten dantzaren inguruko informazio osatuena euskaraz landu da. Bere egin du arlo hori euskarak, irabazi. Konparatu, adibidez, esku-pilotarekin: arlo hori, umezurtz dago euskaraz eta sarean. Beno, eta beste mila adibide eman litezke.

Horrexegatik hartu dut pena haundia dantzan.com itxi behar dutela irakurtzean: hurrengoan "Internet eta euskara" esaldi berdinean sartzea tokatzen zaidanean, helduleku bat gutxiago izango dudalako. Aggr.

 

 

Sare sozialen benetako arriskuaz, filtro pertsonalizatuez

Sare sozialen arriskuetaz aritzen gara askotan --delako pribatutasuna, delako adikzioa...- erdi derrigortuta eta gogo gutxirekin. Gutxitan, baina, honi buruz: endogamiaz. Azkenaldian sorpresaren bat edo este eman dit goiko kontuak.

Gure sare soziala konfiguratzen dugu eta haietan aritzen gara. Klik hemen eta klik han. Gero, sare horrek berak gure aurreko kliken arabera guretzat relebantea den informazioa deduzitu eta hura erakusten ditu. Eta guk, berriro, klik. Eta gero eta zirkulo estuagoa, gero eta guro gustoetara gehiago gerturatzen den informazioa eskaintzen digu horrek. Facebooken filtro pertsonalizatuek badute hori.

Twitterren ere, gustuko lagunak sartzen ditugu sarean, gure gustuko informazioa partekatzen dutelako. Edo, bestela pentsatzen dutenengatik txisteak egiten dituztelako, guretzat ederrak diren txisteak.

Ez ote dute filtro pertsonalizatu hauek arrisku endogamiko hori, kontu pixka bat izan ezean?

Microsiervos-en ikusi dut bideoa eta ederki laburtzen du hori bera. Eta, adibideak, esanguratsuak dira.

135 euro IRPFan...

Gaurko DVk goiko taula hau zekarren. Paperari begira pasa dut bazkaria, oso informazio garbi eta relabatena iruditu zait-eta.

Aldiz, taularekin batera zetorren albisteak, titular hauxe zuen: "Cada guipuzcoano pagará 135 euros más de media con la reforma del IRPF" Jode: beste gauza asko nabarmendu daitezke bat taula hortatik... pentsatu dut. Inozo xamarra izan naiz beti.

Estatistikena badakigu nolakoa den. Lagun batek bi ogi baditu eta besteak bat ere ez, estatiskikoki ogi bana dute biek. Hemen berdina gertatzen da: batek 1000 euro ordaintzen baditu eta 9k xentimorik ez, batazbeste 100 euro ordainduko dituztela esan dezakezu. Eta jendea horrekin geratuko da. (Ogiaren adibidea erabiltzen du jendeak estatistikaren kontra jotzeko; nik beti erantzuten diet ez dela estatistikaren errua, interpretatzen ere jakin egin behar dela)

Esan nahi dut, beste gauza asko nabarmendu zitekeela taula hortatik. 135 euro igoko da batazbeste gipuzkoarron IRPFa, bai; baina:

  • Herritarren %47ak (ia erdiak, beraz), ez du gehiago ordainduko, gutxiago baizik (euro bat edo 4 euro gutxiago).
  • Beste heren batek, 44 euro gehiago ordainduko ditu (%1,5 gehiago)
  • Beste %15ak, 120 euro inguru gehiago.
  • Alegia, herritarren %90ak 135 euro horiek baino gutxiago ordainduko du.
  • Eta %10ak soilik ordainduko du batazbesteko 135 euroko kopuru hori edo gehiago.

Titularrak diona egia da. Baina gezurra ere bai. %60an edo... ;-)

(Eskerrik asko @kortabitarte taula resoluzio onean helarazteagatik)

¿Por qué Google+ no ha tenido éxito? Por su API, según un ingeniero de Google

Media_httpimggenbetas_bheyw

Google+ está muy bien con sus círculos y la personalización del destino de tus publicaciones, pero, ¿qué pasa si alguna vez posteas algo comprometido y te equivocas de círculo al compartirlo? Pues, paradójicamente esto le ha pasado hoy a Steve Yegge, un ingeniero de alto nivel de Google que, para su desgracia, publicó para todo el mundo una crítica larga y demoledora sobre qué falla en Google y, más concretamente, por qué Google+ no ha tenido éxito.

Os podéis imaginar que en cuanto se dio cuenta de que su “rajada” era visible para todos no tardó en borrarla, pero hay algunas copias circulando por ahí (irónicamente, gracias a la función compartir de Google+) y atención porque no le falta nada de razón. En su opinión, a Google se le da bien crear productos, pero no consigue entender la importancia de las plataformas. Por eso, mientras Facebook ofrece a sus desarrolladores una API completísima para que sean ellos los que construyan juegos, aplicaciones y demás elementos que interactúan con su red social, Google compra una empresa de juegos y son ellos mismos los que los crean.

APIarena kagada haundia iruditzen zait neuri ere, bai.

Nondik moztu eta non gastatu krisi garaietan

Larri gabiltza, larri gabiltzanez. Baina, egoera pertsonal gogorretatik apur bat abstraitzea lortuz gero, interesgarria dago oso panorama ekonomikoa. Hotz egiten omen du oposizioan baina, ez dakit ba, ez dakit ez ote duen hotz gehiago egiten garai hauetan udal, foru aldundi eta jaurlaritzako bulegoetan...

Defizitarekin askoz gehiago jolasterik ez dagoela dirudienez, bi aldagai geratzen zaizkie erakundeei --beno, edozein ente ekonomikori eta defizita kontuan hartuta ere bai, egia esan--: diru-sarrerak eta diru-irteerak. Sarrerak haunditu behar dira eta, ahal dela, irteerak gutxitu. Nondik, baina?.

  • Diru sarrerak lortzeko, aberatsei kendu edo zer? Eztabaida interesgarria dago, demagogia dexenterako bide ematen badu ere, sinbolikoki behinik behin garrantzitsua delako. IVA igo dute, bestelako zergak aldatu dituzte, tranpak agerian uzteko formula berritzailerik ere irakurri dugu... Escolarrek apunte fina idatzi du.
  • Eta diru-irteerak txikitzearekin datoz estuasunak. Jakina, gorputz haunditxoa baitu administrazio publikoak berak ere manta txikirako. Burua tapatzeko tira eginez gero, hankak hozten dira; edo alderantzitz. Gorputza mutilatu behar.

Eta mutilazioekin hasi dira erakunde publikoak, gogor hasi ere. Eta, komeriak:

  • Hezkuntza estrategikoa da, "batez ere krisi garaian". Euskadi Irratian Nafarroako Sare Publkoko irakasle bat entzun nuen atzo, mezu hori emanez eta murrizketen kontra hitzeginez. Arrazoi du.
  • Azpiegiturak estrategikoak dira, haien atzetik mugitzen delako hain zuzen ere gainerako sare-industriala. Askoren diskurtsoa bada hau ere. Arrazoia.
  • Erakunde publiko sendoak ere beharrezko ditugu, haiek kudeatu behar dutelako hau guztia. Beti bezala etxekoen kalte ere ezin du aritu administrazioak, bertako langileak ezin ditugu gehiago estutu.
  • Osasuna, amigo, hori behintzat garrantzitsua da, ez?

Bakoitzarentzat bere sektorea da estrategikoa. Zaindu beharrekoa. Eta nahikoa lan hura defendatzen.

Gogora etorri zait beste kontu bat dela-eta egunotan berriz ikusi dudan bideoa, Hans Rosling-ena. Hegoaldeko herrialdeen gainean ari da eta garapenaz hitzegiterakoan bitarteko eta helburuan desberdintzen ditu. (Datuak emateko moduagatik eta hitzaldian engantxatzeko duen kapazitateagatik bakarrik ere ikusteko modukoa da bideoa)

Transparentzia hontaz akordatu naiz, ordea, egunotan. Garapenerako helburuak eta bitartekoak desberdintzen ditu bertan Roslingek.

Dimensions_of_development

Garapen hitza bera ez zait asko gustatzen, baina tira. Kuriosoa egin zitzaidan helburu gorentzat kultura eta giza-eskubideak jartzea eta ekonomia hazkuntza bitarteko egokien. (Eta, zer pentsatua eman dit, hegoaldeko herrientzat baliagarria den diskurtsoa hona ekarri nahian  ari naizela konturatu naizenean...)

Beraz, aktibatu dezagun ekonomia, enpresak, mugimendua.

Diskurtso horrekin bat egiten dute enpresarioek, noski, eta hauek ere aprobetxatzen dute kontua oraindik eta egoera euren-aldekoagoa eskatzeko. Jendea bidaltzeko erraztasunak eskatzeko, ditxosozko flexibilidadea. En fin, berritasunik ez horko diskurtsoan. Hauek ere beren 'sektorea' defendatzen (jendea bidaltzeko erraztasunak baino, jendea kontratatzeko erraztasunak eskatu dituzte beste batzuk...)

Eta hona iritsi nahi nuen. NIk ere nire sektorea defendatu nahi dut ;-)

Ekonomia indartu behar da, bai, ados nago. Baina ekonomia berria behar dugu. Berrikuntza, I+D eta otxokuarto guztiak benetan bultzatu beharra dago. Ikerketa. Eta enpresa txiki berritzaileak.

Beheko irudian, AEBtan azken urteetan sortu diren lanpostuak non sortu diren erakusten da. (Ez dut iturria aurkitu, baina supongo ondo egongo dela)

¿Quién crees que crea empleo? ¿Las nuevas empresas o las establecidas? Datos EEUU 1975-2005

Hemen, baina, zailagoa da holakoak sortzea. Askotan inpresioa dut diskurtso aldetik bai, baina praktikan oraindik izugarri kostatzen zaigula bide honetan aurrera egitea. Eta nekez lortuko dugula ekonomia berria formula zaharrekin.

Striptease fiskalaren inguruan

IRPF público de todo quisqui. Se ha reclamado en foros 15-M y similares que "los políticos hagan público su patrimonio". Yo digo, no sólo ellos, sino todos. Más que transparencia: strep-tease total.

Gustatu zait Luistxo adiskidearen proposamena. Euskaraz irakurria nion eta orduan ez nuen komentatu baina.

Etxebizitzen merkatuarekin, adibidez, beti pentsatu izan dut horren ondorio nazkagarriak ekarri dituen boom inmobiliarioa nolabait ebitatuko zela bi neurri sinplerekin:

1. Katastroa publikatzen den moduan, etxejabeen izen-abizenak ere publikatuta. Jakiteko, herrian nork dituen 7 etxe eta ekonomikoki ez bada ere sozialki lotsarazteko etxebizitzekin negozioa egin nahian dabiltzanak.

2. Transazkzio guztien datuak publikatuta. Halako etxe saldu da halako preziotan. Merkatu ilunen ezaugarrietako bat baita transparentziarik eza, eta prezioak puzteko baino ez baitu balio.

Eta, beste gogoeta interesgarria ere iradokitzen du: zer da progesista, zer kontserbadorea, adibidez datuen babes kontuetan. Beste arlo batzutan ere ez ote garen nahasten ari...

Pentsatzeko moduko kontuak.

Twitterreko euskaldun eraginkorrenak

Urtzi Urkizuk Twitterreko eraginkorren zerrenda argitaratu du gaurko Berrian, Twitalyzer-en azterketan oinarrituta munduko tuiterlari eraginkorrenak zein diren azalduz.

Kriterioa, retuitak kontatzea izan omen da. Zenbat eta retuit gehiago, orduan eta eraginkorragoa da bat. Afinatu liteke gehixeago kriterioa, nire ustez. Ez da berdina jarraitzaile asko dituen batek retuiteatua izan edo jarraitzaile gutxi dituen batek, adibidez. Baina, tira, utzi dezagun horrela.

Segituan pentsatu dut. Eta euskaldunotan eta euskarazko mezuak kontuan hartuta? Umap daukagunez...

Apirileko datuak hartu ditut kontuan. Guztira, ia 3000 retuit egon dira. Eta, 15 retuit edo gehiagorekin hauek:

  • 116 @berria
  • 52 @Sustatu
  • 52 @euskalherrian
  • 39 @argia
  • 38 @garanet
  • 38 @luistxo
  • 33 @info7irratia
  • 32 @boligorria
  • 27 @zaldieroa
  • 27 @17Korrika
  • 26 @theklaneh
  • 26 @zuzeu
  • 26 @bildueh
  • 25 @larbelaitz
  • 19 @tropela
  • 19 @zerdionk
  • 19 @kalaportu
  • 19 @EITBKultura
  • 18 @robergutierrez
  • 18 @jonabril
  • 18 @euskaljakintza
  • 18 @joxearanzabal
  • 17 @exprai
  • 17 @birasuegi
  • 16 @asarasua
  • 16 @koldocas
  • 15 @teketen
  • 15 @Karrikiri
  • 15 @xletona

Sorpresarik?

Hortik beherako zerrenda, IEB2011rako utziko dugu.

 

Pasado y futuro digital, iritzi artikulua elpais.com-en

Es una lástima que así ocurra en nuestro país, porque con seguridad alguien en alguna parte del globo está inventando una forma de ganar dinero con la nueva tecnología, mientras nosotros nos empeñamos en defender la antigua. Proteger de forma excesiva, como queriendo parar el tiempo, a intérpretes que no necesitan esa protección, que tienen otras formas -más respetuosas con los tiempos- de ganarse muy dignamente la vida, es la peor manera de favorecer el cambio tecnológico y el desarrollo de nuevas formas de hacer negocios. Hablamos del nuevo modelo de desarrollo mientras aprobamos leyes que protegen al antiguo, al fracasado.

Asko dezake eskuak

Asmakizun eta matematika zalea naiz eta gustatu zait El Pais periodikoa online egiten ari den lehiaketa. Asmakizun edo problema matematiko bat planteatzen dute astero eta egun batzutara, soluzioa eman. Lehiaketan parte hartu dezakezu erantzuna emanda. Zozketa edo lehiaketa baino --saria polita den arren-- asmakizuna bera interesatzen zait, gustora aritzen naiz-eta horien inguruan.

Aste honetakoarekin, moska nengoen. Asmatzeko modu logikorik ez nuen topatzen. Ea eurek zer soluzio planteatzen duten.

Azkenean, Python programa bat egin dut emaitza topatzeko. Asko dezake eskuak, baina buruak gehiago ikasi nion Gotzon Garateri itzulpena. Baina, bururik ezean, eskuak.

Programa xinplea, horra. Ez du azalpenik ere behar. Txukunago ere egin daiteke baina...

def erantzuna_al_da(a11,a12,a13,a21,a22,a23,a31,a32,a33):
    p10 = a11*a12*a13; p20 = a21*a22*a23; p30 = a31*a32*a33
    p01 = a11*a21*a31; p02 = a12*a22*a32; p03 = a13*a23*a33
    d1 = a11*a22*a33; d2 = a31*a22*a13
    all = [a11,a12,a13,a21,a22,a23,a31,a32,a33]
    h = {}
    map(h.__setitem__,all,[])
    if len(all)!=len(h.keys()):
        return False
    return p10==p20==p30==p01==p02==p03==d1==d2

a22 = 15

for a11 in [a for a in range(1,100) if a not in (a22,)]:
    for a12 in [a for a in range(1,100) if a not in (a22,a11,)]:
        for a13 in [a for a in range(1,100) if a not in (a22,a11,a12)]:
            pro = a11*a12*a13
            a31 = pro *1.0/(a13*a22);a32 = pro *1.0/(a12*a22);a33 = pro *1.0/(a11*a22)
            if a31.is_integer() and a32.is_integer() and a33.is_integer():
                a21 = pro *1.0/ (a11*a31);a23 = pro *1.0/ (a13*a33)
                if a21.is_integer() and a23.is_integer():
                    if erantzuna_al_da(a11,a12,a13,a21,a22,a23,a31,a32,a33):
                        print a11,a12,a13,a21,a22,a23,a31,a32,a33         

Eta, soluzioa? Nik bidali dut. Hauetako edozein, programa horren arabera:

3 25 45 225 15 1 5 9 75
5 9 75 225 15 1 3 25 45
45 1 75 25 15 9 3 225 5
45 25 3 1 15 225 75 9 5
75 1 45 9 15 25 5 225 3
75 9 5 1 15 225 45 25 3

Nahi baduzue bidali hauetakoren bat. Ez dut uste euskarazko blogak irakurtzen dituztenik.

 

+1 botoietaz

+1" es una botón que aparecerá al final de cada resultado de las búsquedas. Cuando un usuario estime que el resultado arrojado por Google se ajusta a lo que deseaba, pulsará el botón que aparece al final de la línea. Así, cuando otra persona de sus contactos también busque sobre algo aparecerá como destacado y le pondrá qué persona de sus contactos decidió que aquello era interesante.

Iazko abenduan ere zabaldu zen berria, baina orain publiko da. Bilaketa baten emaitzetan, +1 botoia ikusteko modua izango duzu, emaitza hori egokia dela baderitzozu. Hartara, bilaketa antzekoa egiten duten lagunei informazio hori pasako die Google: "eh, Josuk emaitza hau hobetsi du bilaketa hontarako". Eta, informazio hori guztia erabiliko du motorra hobetzeko, noski. Bilatzaile soziala. Hainbeste robot, algoritmo... eta halere, pertsonak behar emaitzak hobetzeko! ;-)

Kuriosoa da datsegit botoiena.

Lehen edozein artikulu baloratzeko modua zuten (oraindik askok dute) webgune askok. Izarren bidez, puntuak emanez... artikulu baten balorazioa jakiteko modua. "Artikulu honek 24 boto jaso ditu eta batazbesteko nota 7.8koa da" esatean informazio pixkat ematen du, bai.

Baina, bozketa pertsonala beste kontu bat da. Aitorrek, Josuk, Imak eta Perikok artikulu hau bikaina dela pentsatzen dute esateak, indar gehiago du.

Twitterreko RTak, +1 mezuak, Facebook-eko "me gustak"... Horietako bakoitza, 20 boto anonimo baino hobea da.